Ekainaren 7an burutu zen Gure Txokoa elkarteak seigarren aldiz antolatutako Berako Herri Lasterketa. Proba nagusian, zortzi kilometroko ibilbidean korrikalaririk bizkorrena Iparraldeko Yannick Corondel beteranoa izan zen (20’04”). Bigarren Fernando Etxegarai beratarra izan zen (22’ 53”). Aingeru Mindegia leitzarra izan zen hirugarren (23’39”) eta Jaime Etxegarai beratarra laugarren (24’03). Ramuntxo Lamothe saratarrak proba utzi egin behar izan zuen hirugarren itzulian. Kadetetan Jon de la Cruz beratarra izan zen azkarrena sei kilometroak osatzen (19’31”) eta Ibai Iturria izan zen bigarren (20’04”). Infantiletan, Ander Etxezarreta izan zen bizkorrena(6’40”), Mikel Morcillo bigarren(6’49”) eta Iñaki Lopetegi hirugarren (6’53”).