Berako Oihuan lanak aurkezten ahal dira

Amaia eta Ainhoa 2006ko azaroaren 21a

Urteroko moduan, Santesbena besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatu nahi da herritar guziei. Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira. Lanak aurkezteko epea ekainaren 25ean akautuko da. Ahal dela, formatu digitalean bidaliko dira (disketea edo e-posta): Berako Kultur Etxea/Berako Oihua/ Eztegara 11/31780 Bera. Posta elektronikoa: berakultura@telefonica.net

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun