Ekainaren 4an pilotari buruzko solasaldia eskaini zen Kultur Etxean. Ricardo Baroja eskolak eta Labiaga ikastolak, Lesakako Batzoki elkartearen laguntzaz antolatutako ekimen honetan, pilota modalitate ezberdinei buruz solasean aritu zen Javier Bariain. Juan Carlos Otero pilotagileak bere lanbidearen berri eman eta pilota bat egiteko prozesuak azaltzeaz gain, eskuzko pilota bat ere egin zuen. Oinatz Bengoetxea Leitzako esku pilotariak eta Koteto Ezkurra Doneztebeko erremontelariak eskola eta ikastolako neska-mutikoen galderei erantzun zieten. Solasaldiaren ondotik, Bengoetxea eta Ezkurra autografoak sinatzen aritu ziren.