Hirigintzako Udal Plan Orokorra behin behinekoz onetsi da

Amaia eta Ainhoa 2006ko azaroaren 21a

Nafarroako Gobernuari herriko zeharbidea eskatu dio Udalak

Udalak maiatzaren 22an egindako batzarrean behin behinekoz onartu zuen Udal Plan Orokorra. Chocarro eta Urmeneta arkitektuek joan den abenduan aurkeztu zuten proiektua eta horretan datozen urteetako urbanizazio arauak idatzita daude. Jendaurrean egon ondotik, 77 alegazio aurkeztu dituzte herritarrek jarritako epean (bertze bat epez kanpo). Alegazio hauetatik 40 onetsiak izan dira nahiz eta denak ez erabat. Orain Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Departamentura bidaliko dute, behin betikoz onar dezaten.

Bertzetik, Udalak Nafarroako Gobernuari Berako zeharbidearen jabetza eskatu dio Hirigintza Plana garatzeko erraxtasunak ekarriko dituelakoan. Izan ere, zeharbide honetan eragina izanen duen edozein obra egiteko, Nafarroako Gobernuaren errepide araudia jarraitu behar da nahiz eta bide hori herri erditik pasa. Zailtasunak eta oztopoak ekartzen ditu modu honetan lan egiteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun