Beti Gaztek irabazi du 640 kiloko Nafarroako sokatira txapelketa

Aitor AROTZENA 2006ko azaroaren 21a

TTIPI TTAPA

Aurten kategoria bakarrean parte hartu dute

Lekunberrin maiatzaren 17an eta Berriozarren maiatzaren 24an jokatutako bi saioak irabazi ondotik, Lesakako Beti Gazte taldeak irabazi du aurtengo Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketa, 640 kiloko kategorian. Lesakarren ondotik, Txantrea, Berriozar eta Ezkabaondoa sailkatu dira. Azkeneko urteetan negu aldera egiten ziren Nafarroako sokatira txapelketak, baina aurten udaberrira aldatzea erabaki du Herri Kirol Federazioak, taldeen eskariz.

Azken urteetan lau kategoriatan irabazi du Lesakako taldeak Nafarroako txapela, baina aurten txapel bakarrarekin gelditu beharko du. Izan ere, taldeek hala erabakita, 560 eta 680 kilotan ez da txapelketarik jokatuko aurten. Bertze aldetik, igande honetan Iruritako Errebote plazan hasi zen 600 kiloko kategorian talderik ez ateratzea erabaki du Beti Gaztek. Beraz, Txantrea, Berriozar eta Ezkabaondoa ariko dira pisu honetan.

Emakumeen artean, Imotz izan da txapeldun 520 kiloko kategorian, Berriozar bigarren eta Burlata hirugarren. 480 kilotan ere hiru talde hauek lehiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun