Vicente Arozena izanen da hurrengo lau urteetan alkate

Nerea ALTZURI 2006ko aza. 21a, 13:10

Vicente Arozena eta EAJ-EAko bertze sei taldekideak izanen dira herria hurrengo lau urteetan gobernatuko dutenak. Espainiako gobernu eta auzitegiek Bagara udal taldea baliorik gabe utzi ondotik, talde honi emandako botuak ere balio gabe gelditu dira. EAJ-EA koalizioak 231 botu jaso zituen maiatzaren 25eko udal hauteskundeetan, duela lau urte baino ehun gehiago. Baliogabetutako botuak berriz 232 izan ziren, horietatik 227 espreski Bagara plataformari emandakoak. Bertze 18 botu xuri izan ziren.

Beraz, Vicente Arozena alkatearekin batera, Sagrario Iparragirre, Pablo Bergara, Francisco Javier Taberna, MÂȘ Luisa Almandoz, Juan Mari Iturria eta Jose Gabriel Larretxea ariko dira lanean Udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun