Arantzako lehendabiziko mendi itzulia eginen da igande honetan

Nerea ALTZURI 2007ko apirilaren 16a

TTIPI TTAPA

Igande honetan, ekainaren 8an estreineko aldiz mendi itzulia eginen da, Herriko Etxeak, Gazte Asanbladak, Ekaitza elkarteak eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak antolatu eta lagunduta. Herritarrentzat ez ezik herrikoak ez diren mendizaleentzat ibilbide polita ezagutzeko aukera emanen da, Arantzako zirkoa inguratuz. Arantzako plaza -Aranibar-Unanu-Itsaszelaia-Izu-Oilargaia-Ibintza-Ekaitza-Illurdi-Zepuru-herria dira itzuliaren puntuak, eta Mendaurrera igotzea aukerakoa izanen da. Ibilbidean parte hartzeko bortz euro ordaindu beharko dira eta ibilbidea 7:00etatik 8:00etara irekiko da, 6:30etatik 8:00etara izen ematea egiten ahal delarik. Kontrol postuak, jateko tokiak eta osasun guneak izanen dira seinalizatua izanen den ibilbidean eta itzuliaren akaberan, luntxa emanen zaie partehartzaile guziei. Bortz ordu terditik zazpi ordu bitartekoa da mendi itzulia.

Informazio gehiago eskuragarri izanen da udaletxean (948 634005), Aterpen (948 634179) edo www.arantza.net web orrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun