Maiatzaren 28an bildu zen Biltoki Elkartean egunkari berriaren akzioak herrian barrena banatzen ari den taldea. Kanpainaren bi lehenbiziko asteen emaitzak Igantziri dagokion kopurua aisa lortu beharko litzatekeela erakusten du, zeren egun horretarako 1800 eurotik goiti baziren bilduak eta oraindik bertze aste pare bat falta da kanpaina akautzeko. Lagundu nahi duen norbaitek ez badu oraindik eskaerarik hartu, Euskara Batzordearengana jotzen ahal du.