Aurten ere Gure Txokoa Elkarteak Berako Udalaren laguntzarekin antolatu du herri lasterketa. Seigarren edizioa izanen da ekainaren 7an eginen den hau eta aintzinekotan bezala gazte eta haurrek parte hartu ahal izanen dute. Kategoria bakoitzeko ordutegi eta zirkuito desberdinak prestatu dituzte. Haurrak arratsaldeko 17,30tan hasiko dituzte frogak eta nagusiak 18,30tan. Izen emateko eta informazio gehiago eskatzeko Toki-Ona kiroldegira joan edo 948630215 telefono zenbakira deitu daiteke.