Lehenbiziko bestak, Altzateko bestak ekainaren 13tik 15era

Amaia eta Ainhoa 2006ko azaroaren 21a

Dena ez da musika, ostatua eta buila izanen Altzateko bestetan. Zizarearekin arrantzan egiteko modua ere izanen da igandean. Artxibokoa

Seigarren Herri Lasterketa ekainaren 7rako antolatu du Gure Txokoak

Uda ailetzear dago eta honen seinale izaten dira herri eta auzo desberdinetako bestak. Altzatekoak datorren ekainaren 13an hasiko dira ilunabarrean Maristatan jokatuko den III. Pilota Goxo Bestarekin. Arratsean, ohitura den bezala Altzateko ostatuetan Rock, Blues eta DJ kontzertuak izanen dira 22:00etatik aintzin. Altxaferoa larunbatan botako da 12:00etan Larrakaitz txaranga, buruhandi eta erraldoiek lagunduta. Haurrek arratsaldean Matzada inguruan txirrindula txapelketa eta ginkana egiteko aukera izanen dute opari eta guzi. 20:00etan hasi eta hortik aurrera bertso poteoa, txistularien kalejira, suzko zezena eta Larrakaitz txaranga izanen dira auzoa alaitzen. Igandean aldiz, arrantza lehiaketa (zizarearekin) eta Ehiza Ibilaldia (Nafarroako Kopa) jokatuko dira goizean. 18:00etan Gure Txokoako dantzariak eta bonba japoniarrak ikusi ondotik, Jalisko Banden eskutik dantzaldia izanen da 20:30etan hasita. Bestei bukaera emateko suzko zezena aterako da karrikara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun