Agiñako XI. Rally Sprint Auto Igoera larunbatean jokatuko da

ttipi-ttapa 2006ko aza. 16a, 15:56

Aurtengo edizioan 57 gidarik hartuko dute parte

Larunbat honetan, azaroak 18, eginen da Eguzki Sport Eskuderiak hamaikagarren aldiz antolatutako Agiñako Rally Sprint Auto Igoera. Goizean autoak aztertuko dituzte Etxebeste zerrategiaren landan, eta lehenbiziko gidaria 15:00etan aterako da Agiñako errepideko 6. kilometrotik 16.era. Ibilgailu bakoitzak lau harat-honata egin beharko ditu, bi maldan goiti eta bertze biak beheiti. Proba hau, Nafarroako Rally txapelketarako, Nafarroako Junior txapelketarako, VII. RAC Vasco-Navarro koparako eta II. Copa Traseras txapelketetarako baliagarria izanen da.

Aurtengo edizioan 57 autok parte hartuko dute, gehienak Euskal Herrikoak. Proba ikusteko 8 euro ordaindu beharko da. Sari banaketa ilunabarreko 20:30ean eginen da herriko Plaza Zaharrean. Sarituko dira, sailkapen orokorreko lehen hamarrak eta kategoria ezberdinetako lehen hiruak.

Lesakan eta Oiartzunen arteko NA-4000 errepidearen erabiltzaileek kontuan hartuko beharko dute trafikoa hetsia izanen dela arratsaldeko 14:30etik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun