Igantziko herritar batzuk Orsa enpresaren irekieraren aurka agertu dira

ttipi-ttapa 2006ko aza. 16a, 14:03

Asteazkenean emandako prentsaurrekoan udalak ez zuela argi jokatu salatu zuten

Igantziko harrobietan eraiki den Orsa asfalto fabrikari buruz haserrea adierazteko, herritar talde batek prentsaurrekoa deitu zuen atzo arratsaldean. Bertan, haien iduriko udalak ez zuela argi jokatu eta proiektuan legez kanpoko jarduerak izan direla salatu zuten. Taldearen izenean Lurdes Zugarramurdik hitz egin zuen.

“Igantziko zenbait bizilagunen artean ezinegona sortu da aglomeratu planta baimena eman baitzaio Excavaciones Orsa S.L. enpresari. 2006ko urriaren 11n egindako bileraren ondoren, derrigorrezkoa da jendaurrean jakinaraztea udalak ez zuela bere ekinbidearen berri eman 2005eko martxotik 2006ko urrira, Excavaciones Orsa S.L.k sustaturik espedientearen haritik, aglomeratu asfaltikoko planta bat jartzeko. Denbora honetan espedientea aitzindu eta 2005eko uztailean planta jartzen hasten dira, alkatearen hitzezko baimenarekin eta 2006ko urtarrilean gelditu zen zenbait bizilagunen protestak zirela eta. Bien bitartean, bizilagunak harat honat ibili behar izan dugu egindakoari buruz jakiteko eta aldi berean, ondorioen berri izateko. Udalak modu ilun batean jokatu du, baita Nafarroako Gobernuak ere eta onartezina da administrazio pubikoa baita, eta beti ahal bezain modu txukunean lan egin behar du, eta gainera ez-legezko jarduerak izan direla ere aipatu behar da. Hala, udalean 8 idatzi aurkeztu dira argibideak eskatuz: Hauez gain, muntaia bertan behera uzteko eskaera eginez bertze idatzi batzuk egin dira otsailaren 10ean, martxoaren 10ean, martxoaen 31n eta maiatzaren 3an, eta gainera, plantaren instalazioak prezintatzea eskatu zen. Egindako guztia jakinarazteko eskaera egin zen eta planta desmuntaiaren eskaerari ezezkoa eman ondoren, errekurtsoa aurkeztu zen. Alegazioak ondorioztatu ziren egitasmoaren argibide publikoaren espedientean, modu horretan eskatutako lizentziari buruzko argibide ezegokiak emateko eta osoko bilkurak ezezkoa emateko. Soilik espedientearen tramitazioarekin jarraitzeko, tramitera onartuko da eskaitzaileen audientzia behin sustatzailearen txosten osagarrian aurkeztuta eta udal txostena eman ondoren eta Nafarroako Gobernuaren espedientea baino lehen. Udalak, plantaren desmuntaia ukatzeaz gain, ez ditu aurkeztutqako alegazioak aintzat hartu eta ez du 2006ko martxoa eta urria bitarte egin duenaren berri eman, ezta urriaren 11ko bileran argibiderik eman. Azkenean 2006ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran lan eta ekinbide lizentziak eman zaizkio Excavaciones Orsa, S.L. enpresari. Plantaren desmuntaia dela eta, errekurtsoak aurkeztu dituzte aurka dauden bizilagunek. Udalak bilera horretan ezkutatu egin zuen Nafarroako Gobernuaren lan publiko departamentuak 2006ko irailaren 19an egindako txostenaren zati bat, non, planta ezartzeak NA-4020 errepidean ibilgailu handitzea ekarriko zuen, N-121-A errepidetik 3,4 puntu kilometrikoa arte, hau da, Igantziko errepidea arte, eta honek arrisku laria suposatzen du bideko segurtasunean, errepideak dituen ezaugarri mugatuak kontutan hartuz. Era berean, lurraldearen antolamendu, etxebizitza eta ingurumen departamentuak otsailaren 10ean eta apirilaren 4ean, 2 idatzi aurkeztu ziren, eta azken honi, udaletxean aurkeztutako alegazioak atxiki zitzaizkion, eskaera eginez jakinaren gainean egon zitezen egiten ziren nahiz ematen ziren txostenen inguruan. Baina departamentuak ez du inolako argibiderik eman, nahiz eta instalazioa baimendu zuen abuztuan".

"Hau deka eta, sinatzen dugunok errekurtsoak aurkeztu dituzte udaleko osoko bilkurak hartutako akordioaren aurka eta aldi berean, Nafarroako Gobernuko ingurumen departamentuak emandako baimenaren aurka joko dugu. Horrez gain, publikoki salatu behar dugu udalak ez duela galdeketa egin nahi izan herrian, eta Orsak 10 lanpostu, urteko 48.000 euro eta hilabeteko 20 Tona asfalto debalde izatearen aitzakipean egin nahi izan dute guztia. Sinatzaileek ere galdetzen dugu zergatik ezkutatu nahi izan diren gauzak afera honetan eta ez dakigu noiz hasi ziren harremanetan, ezta enpresarekin egin dituzten bilerak ere. 2005eko irailean galdegin zen instalazioari buruz, eta erantzuna izan zen ez zegoela deus horri buruz. Geroztik jakin zen 2005eko uztailean hasi zela muntaia eta abendurako aunitz aitzindua zegoela eta orain martxan dagoela”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun