“Bera Atzo” argazki erakusketa ikusgai Iamotenean

ttipi-ttapa 2006ko aza. 15a, 17:19

Erakusketak ortziraletik larunbatera iraunen du

Ikusiz Lurraren Egunean izan zuen arrakasta, Gure Txokoa elkarteak, herriko Kultur Batzordearekin, “Bera Atzo” Rosa Errandonearen argazki erakusketa berriz zabaltzea erabaki du. Hori dela eta, Beratar hunek bildutako aspaldiko argazkiak ikusten ahalko dira Iamotenean, elkartearen egoitzan, azaroaren 17tik 19ra. Ortzirale eta larunbatean idekia egonen da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta igandean, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Lurraren Egunean erakusketa ikusi ez zutenek bigarren aukera izan dute asteburu huntan garaiko Berako etxeak, karrikak eta taldekako argazkiak ikusteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun