Agerra Mendi Taldeak bertso afaria antolatu du azaroaren 25ean

ttipi-ttapa 2006ko aza. 15a, 16:58

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute azaroaren 22a baino lehen

Berako Agerra Mendi taldeak bertso afaria antolatu du heldu den azaroaren 25erako Lizaso eta Maialen Lujanbio bertsolari ospetsuekin. Haien egoitzan eginen den ekitaldia ilunabarreko 9:00etan hasiko da. Afariari dagokionez, 27 eurorentzat, bakailaoa bi eratan, bildotsa errea, postrea, ardoa, xanpaina, kafea, kopa eta puroa biltzen dituen menua prestatuko dute elkartekoek. Interesatuek azaroaren 22a baino lehen izena eman beharko dute mendi taldearen egoitzan edo bestenaz 948 631 130 telefono zenbakira deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun