Iñaki Igoa Lesakarrak irabazi du lan munduko lehiaketa-zozketa

Xan Harriague 2006ko azaroaren 14a

Lehiaketa-zozketa antolatu zen lan munduan euskararen erabilera bultzatzeko

Euskara Mankomunitateko Lan Munduko Batzordeak Bortzirietako lantegietan lehiaketa-zozketa antolatu zuen urrian euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Euskal Herriko burdinolei buruzko testu bat proposatu zuten, eta langileek bertan ziren hutsuneak hitz egokiekin bete behar zituzten. Lantegi guztietatik erantzunak jaso zituzten, eta zuzen zeudenen artean bakar bat aukeratu zuten zozketa baten bitartez. Azken hau, urriaren 31n egin zuten Arantzako Herriko Etxean. Irabazlea Iñaki Igoa lesakarra izan zen. Hori dela eta, bi lagunentzako afaria irabazi zuen Etxalarko Herriko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun