Ipuinak ongi kontatzeko ikastaroa Berako haurtzaindegian

Xan Harriague 2006ko aza. 14a, 13:25

Gurasoei ez ezik, ikastaroa, familiarrei edo haurrekin lan egiten dudenei zuzendua da

Ipuinak manera bizian eta gozagarrian kontatzeko ikastaroa antolatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. “Xamariko Ipuin Zorroa” izena duen ikastaroak gurasoei, haurtzainei, hezkuntzako profesionalei eta ipuinak kontatzen gozatu nahi dutenei zuzendua da. Berako haurtzaindegian iraganen da azaroko azken bi asteetan, 2 orduko 4 kurtsotan banaturik. Lehena, hil hunen 20an izanen da eta ondoko hiruak 22, 27 eta 29an, astelehen eta asteazkenetan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izena emateko Bortzirietako Euskara Mankomunitatera deitu behar da 948 634 125 telefono zenbakira goizeko 8:00ak eta arratsaldeko 15:00ak bitartean. Izenak emateko epea azaroaren 16an bukatuko da. Ikastaroan parte hartu ahal izateko 15 euro ordaindu beharko dira hasi eta gero. Ikastaroetara, haurrak eramaten ahalko dira irauten duen bitartean zaintzaileak egonen baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun