Beheko Errotan hotela egiteko proiektua

Nerea ALTZURI 2006ko aza. 13a, 12:42

Beheko Errota hotel bilakatuko du Jose Angel Arrietak. Amaren lehengusua nonbait aranztarra zen eta osaba bat, aldiz, igantziarra. Herriko sustraia duela eta horrek erakarrita Latsa errekaren parean dagoen errota hau, Eguzkialdean dagoena erosi zuen. Aizkolena enpresaren jabea da eta 10 logelez osatutako landa hotela eraikitzeko asmoa du. Ingurumen departamentuak emandako datuen arabera, Beheko Errota landa hotelak ostatu-jatetxea izanen du, igerileku estalia, spa, sauna, masai gela, dutxa eta gimnasioa. Azterketa arkitektonikoa Rolando Artigesek egin du eta egitasmoan laguntza Nagore Puyadenak, Alberto Sanchezek, Vicente Canok, EKOSek eta HGMk eman dute.

Ziur aski heldu den udaberrirako paper guztiak prest izanen dituzte eta hortik goiti, urte terdian eraikuntza lanak eginen dituzte. 2008ko udazkenerako ateak zabaldu nahi dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun