Bortzirietan eta Oiartzun, Lezo edo Irun aldean 1936an jaiotakoek urtero kinto bazkarian biltzeko ohitura dute. Urte batean Gipuzkoan egiten dute bazkaria eta hurrengoan Nafarroan eta aurtengoa Lesakako Kasinoan eginen dute abenduaren 8an. Izen ematea abenduaren 5a baino lehen egin behar da 948 637152 edo 948 637287 telefonora deituz. Argazkian, aurten 70 urte eginen dituzten kintoak ageri dira, duela 35 urte ere Kasinoan egin zuten bazkalondoan.