XI. Rally Sprint auto igoera larunbatean Agiñan

Aitor AROTZENA 2006ko azaroaren 13a

Larunbat honetan, azaroak 18, eginen da Eguzki Sport eskuderiak hamekagarren aldiz antolatutako Agiñako Rally Sprint auto igoera. Goizean autoak aztertuko dituzte eta lehenbiziko gidaria 15:00etan aterako da Agiñako errepideko 6. kilometrotik 16.era. Ibilgailu bakoitzak lau harat-honata egin beharko ditu, bi maldan goiti eta bertze biak beheiti. Proba hau, Nafarroako Rally txapelketarako, Nafarroako Junior txapelketarako, VII. RAC Vasco-Navarro koparako eta eta II. Copa Traseras txapelketetarako baliagarria izanen da. Proba ikusteko 8 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun