Pio Baroja lehiaketa-omenaldia

Amaia eta Ainhoa 2006ko aza. 13a, 12:36

Utzitako argazkiak

«Irakurtzen duzuna, nola ikusten duzu?» izenburupean Pio Baroja lehiaketa-omenaldia antolatu du Toki Ona institutuak. Lehiaketa hau 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta bi kategoriatan banatuko dira: 12-15 urte artekoak eta 16-20 urte artekoak. Guziek irudi bat (argazkia, marrazkia, collagea…) Barojaren obraren pasarte batekin aurkeztuko dute. Testu eta irudiaren arteko harremana baloratuko denez, pasarte hori kokatzea ezinbertzekoa da eta obraren izenburua, edizioa eta orrialdea aipatu beharko dira. Lanak abenduaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dira Toki Ona institutuko Hizkuntza eta Literatur sailan. Irabazleen sariak, lehenbiziko mailakoarentzat 100 eurokoa eta bigarren mailakoarentzat 150 eurokoa izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun