Drogen mendekotasunei aurre hartzeko ikastaroa

Amaia eta Ainhoa 2006ko azaroaren 13a

Joan zen larunbatean, azaroaren 11an, hasi eta bi larunbatetan garatuko da Komunitatean drogen mendekotasunei aurre hartzeko trebakuntza ikastaroa, azaroaren 18 eta abenduaren 16an. Nafarroako Gobernuko Osasun Saila eta Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin Berako Udalak antolatutako ikastaroa da eta Isidoro Fagoaga musika eskolan emanen dute 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30era.

Ikastaroan, batetik, gai horri buruz Berako herriak eramaten duen planaren berri emanen da eta bertzetik arazo horri buruzko informazioa. Horretarako, drogak, mendekotasuna, kontsumoa eta arriskuak aipatuko dira bertzeak bertze, beti ere batzuen esperientzietan oinarrituz eta bertze toki batzuetan eramaten diren proiektuak kontuan hartuz. Askagintzako Txus Congil eta Aiora Perezek emanen duten ikastaroa ez da guztiz teorikoa izanen eta parte hartzaileen inplikazioa eskatuko da. Ikastaroa, gai horretan interesa duen edozeini idekia da edota osasunean, hezkuntzan eta prebentzioan lanean edo ikasten ari diren guziei. Ikastaroa bukatzerakoan ziurtagiri bat banatuko da, baina hori lortu ahal izateko, kurtsoen %80an parte hartu beharko da eta bukaerako proiektua aurkeztu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun