Nafarroa Oinezen azken besta larunbatean

Amaia eta Ainhoa 2006ko azaroaren 13a

ttipi-ttapa

Labiaga Ikastolak azaroaren 18an eginen den afariarekin ospatuko du Nafarroa Oinezeko azken besta. Eztegara pilotalekuan izanen da afaria eta Nafarroa Oinez egunerako lanean aritu ziren guztiak joan daitezke. Menua 15 euro kostako da eta afaldu ondortik Jalisko Bandekin dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun