Berako Udalak 2006ko abuztuaren 16an egindako osoko bilkuran, hirigintzako zerbitzua, merkataritza elkarte baten bidez, zuzenean kudeatzeko erabakia hartu zuen.
Erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta egon ondoren, alegaziorik izan ez denez, Bera Lantzen, S.L. deituko den elkarte mugatua sortu da. Abuztuan hasiera batez onartu ziren estatutuak ere behin betiko onartu dituzte 3.010 euroko kapital sozialarekin. Administrazio-kontseilua bortz zinegotzik osatuko dute: Helena Santesteban Guelbenzu (EA), Alfredo Goienetxe Ines (EA), Manuel Iriarte Huarte (Herrialde), Julian Lekuona Martikorena (Herrialde) eta oraindik erabaki dagoen Aralarreko bat (Aralar ez baita ekimen honen aldekoa).