Futbito txapelketa

Nerea ALTZURI 2006ko azaroaren 6a

Herriko gazteek kirola, elkarrekin egoteko gogoa eta ongi pasatzea uztartuz bigarren urtez futbito txapelketa antolatu zuten. Sei taldek eskuartu dute abenduaren 30aren eta urtarrilaren 5aren artean eginiko txapelketan. Lehenbiziko arratsaldean eginiko partiden emaitzak eman ditzakegu ale honetan. Bi multzotan, hiruna taldeetan banatuz aritu ziren. A multzoan, Sanbiroyak, Asto Gaztik eta Ostian ekipua diuk aritu ziren eta lehenengo biak pasatu ziren errege bezperako jardunaldira. B multzoan berriz, Kinto Asto Bilketa, Guria eta Koka Juniors-ek ere hiru partidu jokatu zituzten, eta lehena eta hirugarrenak lortu zuten hurrengo fasera pasatzea. Errege egunean talde irabazleak debalde bazkaldu izanen du Aterpen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun