Zolaberritutako pisten inaugurazioa

Nerea ALTZURI 2006ko azaroaren 6a

Abenduaren erdi-aldean akautu zituen Sasoi enpresak auzoetako bideen zolaberritze lanak eta 16an inauguratu zituzten. Jose Ramon Amoros alkatea eta Xabier Zugarrarnurdi eta Teodoro Pikabea zinegotziak izan ziren Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta zuzendari ordea diren Rafael Gurrea eta Juan Frommknecht-ekin. Lanen aurkezpena egin zuten lehenik plazan, eta gero zenbait auzoetako pistak ikustera joan ziren, obrak egin dituen enpresako arduradunarekin batera. Guzira 104 milioi pezetako kostua izan duten zolaberritze lanek. Kopuru horretatik %80a Nafarroako Gobemuak ordaindu du eta gainerako gastua Udalaren eta auzokideen artean banatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun