Aspaldiko urtetako hotzik handienarekin joan dira Eguberriak

Oskar TXOPERENA 2006ko azaroaren 6a

Garaiari dagokion bezala, hotza izan da nagusi Eguberriko bestetan, hasierako egunetan batez ere. Abesbatzaren kontzertua izan genuen hasteko eta eguberri bezperan, ohikoa den bezala, haurren eskia iz

Aspaldiko urtetako hotzik handienarekin joan dira Eguberriak. Iaz erraten genuen haizegoa eta eguraldi ederra izan zirela nagusi. Aurten, ordea, guztiz kontrakoa suertatu zaigu. Hormak gorabehera, hainbat berri eman digu urte bukaerak.

Eguberrietako zareak

Igantziko Abesbatzak eta Eskolako haurrek eguberrietan zozketatzen dituzten zareak segutuxeak egonen dira dagoeneko. Halere, aipatu eginen dugu nora joan diren: Abesbatzarena Amerikatik bisitan etorri eta kontzertu ondotik zozketa ikusten ari zen Nicolas Etxartek eraman zuen. Eskolakoa, berriz, Ana Sunsundegiri egokitu zitzaion. Agertzeko dagoena eskolako zarearen bigarren zatia da, urdaiazpikoarena. Ez dugu zenbakirik erranen, bigarren zozketa egitekoa baitzuten aste ondar honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun