Urtezahar arratsean desagertu zen Andra Mari Zahar Etxetik, sortzez aranztarra den Pablo Lazkano Arrieta. Bi egunez bere bila aritu ziren su-hiltzaileak, foruzainak eta guardiazibilak. Urtarrilaren 2ko goizean topatu zuten. Zulo baten erori eta ezin ateraz gelditua zen. Bustia, hoztua eta ahul bazegoen ere, ezbeharretik onik atera zela erraten ahal da.