Heldu den ortzegunean, urtarrilaren 17an, ospatuko da San Anton eguna eta meza emanen dute baselizan. Berez nekazarien eguna hori bada ere, hurrengo igandean, urtarrilaren 20an, Bortziriak, Oiartzun eta Irun aldeko aunitzez jende gehiago bilduko da Endara auzoko ermitaren inguruan, urteroko ohiturari eutsiz. Meza aditu ondotik, Ola-berri ostatuan tragoxka eta pintxo batzuk hartu eta atarian dantzatzeko modua ere izanen da. Erroskila saltzaileek ere hitzordua izanen dute San Antonen.