Eguberri bezperan, hainbat talde bildu ziren plazako Olentzero eta Jaiotza lehiaketan, hotzari aurre eginez. Egunotan preso eta iheslariak ere gogoratu dira, enkartelada eta baraualdien bitartez. Urtezahar Egunean Abesbatzak antolatutako «Dios te salve»ak eta Errege Kabalgatak akabaila eman diote egun berezi hauei. Urtezahar arratsaldean, lau terdiko pilota desafioa izan zen pilotalekuan, Mololo Irigoien eta Zabaloren artean, Silveira eta Etxabe bertsolariak botillero zituztela. Jende aunitzek ikusi zuen lesakarraren garaipena.