“Munduko Lau Bazterretako Ipuinak” entzungai Beran

Xan Harriague 2006ko azaroaren 6a

Kontaketa guziak Gazteleraz izanen dira

Heldu den azaroaren 6, 7, 8 eta 9an Berako liburutegiak eta Nafarroako gobernuak “Munduko Lau Bazterretako Ipuinak” helduentzako eta haurrentzako ipuin kontaketak antolatu ditu arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Berako liburutegian. Astelehenean, Sachiyo Azuma Japoniako ipuin tradizionalak kontatuko ditu. Biharamunean, asteartean, Afrikaren txanda izanen da. Hango alegiak, istorioak eta ipuinak entzungai izanen dira Agnes Agbotonen eskutik. Asteazkenean, Mexikora bidaiatzeko aukera izanen da Martha Escuderok kontatuko dituen ipuinekin. Ortzegunean, kontaketen azken egunean, Ivana Michlig Argentinako ipuinak kontatuko ditu. Kontakizun guziak gazteleraz izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun