Hainbat beratar Bidasoako XV. Bertso paper lehiaketako sarituen artean

Asier GOGORTZA 2006ko azaroaren 6a

Abenduaren 29an partitu dira Gure Txokoa Elkarteak eta Bortzirietako Bertso Eskolak antolatzen duten Bertso Paper Lehiake-taren sariak, eta beratarrek eraman dituzte sari gehienak. Unai Rodriguez, Josune Elgorriaga, Enara Irurieta, Ainhoa zelaieta eta Irantzu Moncayola izan dira 12 urte artekoen artean saridunak. Saioa Baleztena eta Garazi Taberna, 16 urte bitartekoetan. 20 urte bitartekoetan, berriz, Egoitz Zelaieta eta Igor Lasaga, eta 20 urtetik goitikoetan Julen Zelaietaren bertsoek eraman dute lehen saria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun