2004. urtean Iratxeko Monastegian irekiko den Julio Caro Baroja museo etnologikoaren aurkezpena da urtarrilaren 11tik otsailaren 2ra Berako Kultur Etxean ikusgai egonen den erakusketa.
ago erakusketa: batetik, lanbideei dagokien atalean, lanabes edo laneko tresna zaharrak egonen dira. Bertzetik, santuei eta bestei eskainitako txokoan, Nafarroako garai bateko besta egutegia eta erlijio sineskerekin lotura duten kontuak izanen dira. Gero zenbait autoreren testuak ere tartekatu dituzte testuinguru ekonomiko, sozial eta kulturala ulertarazteko. Azkenik, museo etnologikoaren xedeak eta proiektua azalduko ditu erakusketa honek.