Kultur Egunetako ekitaldirik jendetsuena

Oskar TXOPERENA 2006ko azaroaren 2a

TTIPI TTAPA

Erakusketa izaten da urtero Kultur Egunetako ekitaldirik jendetsuena. Argazki zaharrak ziren aurtengo gaia eta nahiko lan izan zuten Igantziko Biltokikoek etxeetatik bildutakoak txukun eta ikusteko moduan paratzeko. Motz gelditu zen eguna erakutsitako argazki zoragarriez gozatzeko, denbora bateko xuri eta beltzezkoak, mende hasierakoak ere, oraingoen batere enbidirik ez baitzuten. Nostalgiaz betetako eguna, nolanahi ere. Gainerakoan, hitzaldiek aitzineko urteetako ildo beretik segitzen dute, jende gutti samar bilduz, autengoek hogeiren bat lagun bakoitzak. Igande arratsaldean Baratzondon egindako antzerkian, berriz, hirurogeita hamar lagunetik goiti bildu omen zen. Ez dago batere gaizki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun