Abenduaren 9an jokatu ziren Bidasoaldeko Belate Elkartearen Txapelketaren finalak. Lehengo batean erran genuen bezala, hamahiru pilotari aritu dira jokatzen eta horietatik lau sartu ziren finaletan. Alebinetan, Ibai Retegi, Imanol Goienetxe eta Iñaki Sein izan ziren txapeldunak. Azken biei egokitu zitzaien finala jokatzea eta partida ederra jokatu behar izan zuten Fagoaga eta Alzuri aranztarrei irabazteko. Benjaminetan, berriz, azpitxapeldun gelditzearekin konformatu behar izan zuen Beñat Txoperenak, finala galdu egin baitzuen Berako Andoni Riopedrerekin batera, Hondarribiko Artola eta Manterolaren aurka. Partiden ondotik sari bana hartu zuten txapelketan aritutako pilotari guziek.