Abesbatzaren kontzertuak hasiera emanen die Eguberrietako bestei

Oskar TXOPERENA 2006ko azaroaren 2a

Urtero eguberri inguruan egin ohi duen bezala, heldu den larunbatean, abenduaren 22an, eskainiko du Igantziko Abesbatzak bere kontzertua, ilunabarreko mezaren ondotik. Isabel Lakarrek zuzendutako taldeak, garaiari dagozkion eguberrietako kantez gain, kanta herrikoak, eliz-kantak eta polifonikoak ere abestuko ditu. Tartean, musika eskolako haurrek ere ariko dira ikasitakoa erakusten, batzuk kantatzen eta bertzeak pianoa edo txistuarekin. Ondotik, Abesbatzaren eguberrietako zarea zozketatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun