Beti Gazteko nesken taldea azken postuan dago momentuz

Aitor AROTZENA 2006ko aza. 2a, 14:02

Denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko lanean ari dira Beti Gazteko neskak. TTIPI TTAPA

Azken urteetan Kontxako hondartzan eta joan den urtean zelai handian Kopa jokatu ondotik, aurten Gipuzkoako Ligan ari dira Beti Gazteko neskak. Juana Aleman eta Idoia Etxepare entrenatzaileen erranetara ari diren gehienak lesakarrak dira, baina bi etxalartar eta igantziar bat ere ari dira. Iaz kopan lortu ez zutena lortu dute aurten, berdinketa bat etxetik kanpo. Dena den, astetarteko entrenamenduetan gogor saiatu arren, azken postuan eta garaipenik lortu gabe segitzen dute oraingoz. Animo bada!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun