Preso eta iheslarien aldeko Eguberriak

Aitor AROTZENA 2006ko azaroaren 2a

Amnistiaren Aldeko Batzordea eta Etxerat erakundeek antolatuta, preso eta iheslariak gogoratuko dira Eguberri hauetan. Abenduaren 24ean, Olentzeroa aterako da 10etan Beko Errotatik. Bazkaria izanen da Arranon eta arratsaldean kalejira abiatuko da leku beretik. Abenduaren 28an, enkartelada mugikorra abiatuko da arratseko 8etan plazatik. Abenduaren 28tik 30era baraualdia eginen da. 29an, arratsaldeko 6etan solasaldia izanen da eta 8etan elkarretaratzea. Akautzeko, Urtezahar egunean elkarretaratzea eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun