Amnistiaren Aldeko Batzordeek eta Etxerat kolektiboak baraualdia antolatu dute urte hondarrerako. Hogeitalau orduko lau txanda izanen dira abenduaren 21ean hasita, eta Altzateko Ikastolan izanen da protestaldia. Txanda aldaketa bakoitzean elkarretaratzeak izanen dira, arratseko 8,30etan hain zuzen. Urtezahar arratsean, berriz, urtero bezala presoen aldeko enkartelada eginen da Altzate karrikan
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!