Guztira 90.400 euroko aurrekontua izanen du Berako Kultur Batzordeak heldu den urterako (kalkulagailua hartu beharrik ez izateko, 15 milioi pezeta pasatuxe). Iaz baino milioi erdi pezeta gehiago erabiliko dira, beraz, kulturan, nahiz eta Herriko Etxeko aurrekontu orokorrak dexente eginen duen beheiti.