Ortziral honetan, abenduak 21, Sisha Pangma Bortzirietako espedizioaren diapositiba emanaldia izanen da Berako Kultur Etxean. Arratseko 8etan hastekoak dira. Abenduaren 19an, berriz, bertze mendiko diaporama bat izanen da toki berean. Patxi Goñi mendizale nafarrak Everest espedizioko argazkiak proiektatuko ditu arratsaldeko 8etatik aitzinera. Irunberri-Laudio espedizioaren diaporamari “La traición de la luna” jarri diote izena.