Eztabaida sortu da Altzaten aparkatzeko debekuarengatik

Asier GOGORTZA 2006ko aza. 2a, 13:53

Komertzioetako jabeen arrenkurengatik aldatu du legea Udalak

Altzate karrikako 20 merkatarik beren kezka agertu zioten Udalari, aparkatzeko debekuaren ondotik kalte ekonomikoak jasan dituztela salatuz. Udaleko ordezkariekin bildu ondotik behin-behineko konponbide batera ailegatu ziren. Horrela, banaketa-bilketarako estazionamendua 15 minutura luzatuko da, eta horretarako bazterreko marra horia zuriz pintatu dute jadanik.

Modu berean, Udalak argitaratu duen bando batean eskatzen zaie Ibardin eta Larungo merkatariei beren langileak Iamoteneako parkinean bil ditzatela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun