Pio Barojaren heriotzaren 50. urteurreneko ekitaldiak Beran

Xan Harriague 2006ko azaroaren 2a

Hitzaldi, proiekzio eta ateraldi baten bitartez Pio Barojaren obra izanen da aipagai

Pio Barojaren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, Beran, hainbat ekitaldi antolatu dituzte azarorako. Hilaren 8an, 19:00etan, Mikel Taberna idazle Beratarrak Barojatarrei buruz arituko da Kultur etxean eskainiko duen hitzaldian. Biharamunean ordutegi eta toki berean, Miguel Sanchez Ostiz eta Pio Caro Baroja idazleek eta bigarrenaren kasuan Pio Barojaren iloba, Berako idazlea eta film zuzendariaren obra izanen dute aipagai emanen duten hitzaldian. Ondoko astean, azaroaren 15ean eta 17an, Pio Barojak zuzendutako “El Pais Vasco de Pio Baroja” eta “Desde la Ultima Vuelta del Camino” filmak eskainiko dira Kultur Etxean, arratsaldeko 20:00etan. Azaroaren 26an eginen den azken ekitaldian, 80. hamarkadan Barojatarrek antolatzen zituzten Euskal Herriko xokoak ezagutzeko ateraldiak aintzat hartuz, Arabako Errioxa bisitatzeko aukera eskainiko da. Lapuebla de Labarca, Biasteri eta Bianan geldituz, aukera aprobetxatuko dute bertako upeltegi batean bazkaltzeko. Interesatuak daudenek izena eman beharko dute 012 telefono zenbakira deituz azaroaren 21a baino lehen.

Azaroan eginen diren ekitaldi horien bitartez Pio Baroja ezagutzen ez dutenek aukera paregabea izanen dute duela 50 urte hil zen idazle beratarraren bizia eta pentsamoldea ezagutzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun