Bortzirietako 20 gazta aurkeztu ziren Beran 20. Lurraren egunean zehazki hogeigarren gazta lehiaketan eta hiru sariak herrira etorri ziren. Aski gazta onak egiten direla herrian agerian gelditu da,orokorrean maila hagitz ona izan bazen ere lehiaketan. Lehenengo saria, 220 euro eta oroigarria, Eguzkialdeko Simonenbordako Xalbador Madariagak eraman zuen; bigarren saria, 100 eurokoa hain zuzen, Serorinbordan gelditu zen eta Margari Madariagak eraman zuen (iaz sari nagusia eraman zuen); eta hirugarren saritua, 75 eurorekin Bordalarrea auzoko Simonenbordako Loli Mutuberria izan da. Segidan gasna enkantea egin zen arratsaldean, eta 100, 50 eta 33 erotan eman ziren hiru sarituen gazta erdiak hurrenez-hurren.
Zorionak! Seguru herriko gazta lehiaketan ere partaide izanen direla!