Munduko pilota txapelketatik urrezko dominarekin itzuli diren Mololo Irigoien eta Xabi Zozaiak ongi merezitako omenaldia jaso zuten urriaren 14an. Hasieran, beraien koadrillak antolatutako ekitaldi xumea izan behar zen, baina azkenean, Arkupe pilotazale elkarteak eta Udalak ere bat egin zuten omenaldiarekin. Pala motzeko eta eskuzko pilota partidu bana jokatu ondotik, hainbat sari eta oroigarri jaso zituzten Mololok eta Zozaiak.