XX. Lurraren Eguneko gasna eta sagardo lehiaketako saridunak

Amaia eta Ainhoa 2006ko urriaren 27a

Utzitako argazkiak

Urriaren 22an ospatu zen, Gure Txokoak antolatuta, XX. Lurraren Eguna eta 82 artisauk hartu zuten parte. Gasna Lehiaketan inoiz baino gasna gehiago aurkeztu dituzte, 20 zehazki. VIII. Sagardo Lehiaketa ere, 17 botilekin, arrakastatsua izan zen. Gasna Lehiaketako hiru sariak Arantzara joan ziren: lehendabiziko saria Salvador Madariagak lortu zuen (220 euro eta oroigarria), bigarrena Margarita Madariagak (100 euro) eta hirugarren Loli Mutuberriak (75 euro). Sagardo lehiakaren irabazlea Lesakako Carmelo Larralde izan zen (200 euro eta oroigarria) eta Lesakako Josefa Almandoz eta Alkaiagako Saturnino Pikabearen botilek izendapen berezia izan zuten. Euskal oiloen lotearen zozketako zenbaki saritua 49a izan zen. Irabazleak 608251897 telefonora deitu behar du 15 eguneko epean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun