Kotto Altzugurenen heriotzaren lehendabiziko urteurrena bete dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dira. Joan den ortziraleko elkarretaratzearen ondotik Kottoren biziari buruzko bideo proiekzioa eman zen Katakun. Astearte honetan elkarretaratzea egitekoa zen Altzaten. Asteburuari begira, azaroaren 4an, «Autodeterminazioa eta Amnistia» izenburupean manifestazioa abiatuko da Agerratik eta 5ean, mendi ateraldia eginen da Otsandara. Bertan ekitaldia eginen da 11etan.