Larun-Haitzpe, Berako Ostalaritza, Merkataritza eta Zerbitzu Elkarteak, “Zure komertzioan nola hobetu?” ikastaroa antolatu du. Nafarroako Merkataritza Federazioko teknikari baten laguntzarekin komertzio bakoitzaren barne-azterketa egiten da ikastaroan. Puntu ahulak, indartsuak, arriskuak, aukerak eta konpetitibitate abantailak aztertuko dira eta hauetatik abiatuz, bakoitzaren eta kolektiboaren maila hobetuko dira. Azaroan izanen da eta bi orduko hamar saiotan banatuko da. Kultur Etxean emanen da 14:30etik 16:30era. Interesatuek 607 303400 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko. Matrikularen prezioa 30 eurokoa da kideak ez direnentzat eta doakoa kideentzat.