Pio Barojaren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte azarorako. Azaroaren 8an Mikel Tabernak Barojatarrak Beran solasaldia eskainiko du eta azaroaren 9an, Miguel Sanchez Ortiz eta Pio Caro Baroja arituko dira solasean. Azaroak 15etik 17ra hiru filma eskainiko dira: El Pais Vasco de Pío Baroja, Desde la última vuelta del camino eta La sima. Azken ekitaldia Arabar Errioxara bisita gidatua izanen da. Bazkaria upeltegi batean izanen da eta izena emateko 012 zenbakira deitu beharko da.