Mojak Jesusen Bihotzan segitzeko sinadurak

Amaia eta Ainhoa 2006ko urriaren 27a

Beratar batzuk Jesusen Bihotza Ikastetxeko zortzi mojak bertan segitzeko sinadurak biltzen hasi dira. 140 urtez San Vicente Paul karitateko Alabak kongregazioak ikastetxea zuzendu du baina ikasturte honetatik aurrera, jabetasuna artzapezpikutzaren eskutan egonen denez, kongregazioak mojek eraikina uztea erabaki du. Mojak Jesusen Bihotza ikastetxean eta San Jose zahar etxean aritzen dira baina toki aldaketa ikastetxekoek bakarrik egin beharko dute. Lurraren Egunean hasi ziren sinadura bilketarekin, elkartasuna adierazi eta herrian egindako lana eskertu nahizik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun