Berriz ere lanean hasi dira Gureako langileak

Amaia eta Ainhoa 2006ko urriaren 27a

TTIPI TTAPA

Composites Gurea enpresako langileak bi astez greban egon ondotik, urriaren 23an lanera itzuli ziren enpresako zuzendaritzarekin hasierako akordio batera ailegatu eta gero. Urriaren 21ean Enpresa batzordeak (ELAko 3 eta LABeko 2 delegaturekin) eta zuzendaritzak egindako batzarrean soldata %10a igotzea eta bi lan talde sortzea erabaki zuten, talde bat lan arriskuen prebentzioa hobetzeko eta bestea lanbide-kategoriak eta lansariak berrikusteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun